lunes, 27 de octubre de 2008

real madril 3-2 athletic

atzo gauean, athletic-ek 3-2 galdu zuen santiago bernabeu futbol zelaian. real madrilek 12. minutuan sartu zuen bat eta utzekoa, sneijder-ek. bigarren gola higuainek egin zuen jokaldi on bat ondoren, van der vaart-ek orpoz eman baitzion pasea. momentu horretan athletic erasora joan zen eta joseba etxeberriak bi eta batekoa eskuratu zuen. lehen zatia bukatzear zegoenean, epaileak penalty adierazi zuen athletic-en alde eta iraolak berdinketa jarri zuen markagailuan.
bigarren zatian athletic-ek ez zuen askorik egin, eta real madrilek bi zutoin eman ondoren, higuainek 3-2-koa jarri zuen markagailuan. azkenik partida bukatzear zegoela epaileak amorebieta kaleratu zuen eta llorente baloi bat zutoinera bidali zuen

No hay comentarios: