lunes, 12 de enero de 2009

ATLETICO MADRIL 2-3 ATHLETIC

Atzo arratsaldeko partidua hasi bezain laster arazoak egon ziren, izan ere, partidua beranduago hasi zen Iraizozi elur bolak botatzen ibili zirelako. Atletico Madrilek ez zuen partidu ona egin baina 15. minuturako Antonio Lopezek 1-0ekoa igoarazi zuen markagailura. Hortik aurrera Athletic ondo kokatu zen zelaian eta Koikilik gola sartu aurretik, beste aukera garbi bat izan zuen. Azkenean 1-1ekoa Koikilik lortu zuen lehen zatiko 46. minutuan.
Bigarren zatian Athleticek ondo jokatu zuen eta Llorentek Ujfalusiri lapurtutako baloi batean,1-2koa lortu zuen baloiak Dominguezi jo ondoren. 1-3koa Llorentek berak lortu zuen Gabilondoren jokaldi on baten ondoren 65. minutuan. Atleticok ez zuen ezer egin, bi falta gogor ezik, lehena Manichek egin zuen eta epaileak txartel gorria erakutsi zion eta bigarrena Aguerok, Javi Martinez zapaldu baitzuen lurrean zegoela. Azkenik, 2-3koa Forlanek lortu zuen 91. minutuan.

sábado, 10 de enero de 2009

ATHLETICEN AZKEN ORDUA

Lehenik eta behin, Athleticen hurrengo partiduei buruz hitz egiten hasiko gara. Asteburu honetan, badakizuenez, Vicente Calderon futbol zelaian jokatu behar dugu arratsaldeko 5etan. Badakigu partidu hau PPV plataforman eskainiko dela. Bestalde, datorren astean, ostegunean, San Mamesen jokatu behar dugu Osasunaren aurka, errege kopako final zortzirenen bueltako partidua, eta partidu hau hasiera batean gaueko 21.00etarako zegoen arren, partidua arratsaldeko 20.00etan izango da azkenik. Bukatzeko, datorren asteburuan Athleticek Valentzia hartuko du etxean eta partidu hau igandean izango da arratsaldeko 19.00etan. Partidua emango duen plataforma oraindik ez dakigu.

OSASUNA 1-1 ATHLETIC

Pasa den ostegunean Athleticek Iruñean errege kopako final zortzirenen joaneko partidua jokatu zuen. Athleticek partidu ona jokatu duen defentsa lanetan, baina Osasunak gol aukera gehiago izan zituen. Athletic Ligako hamaikakoarekin atera zen, Yeste izan ezik, bere tokian Gabilondo atera baitzen. Partiduko lehen zatian, aipatzeko dugun lehen puntua zera da, Sergiok Susaetari egindako penaltya, baina epaileak ez zuen ezer adierazi. Hortik aurrera, Osasunak aukera garbi pare bat izan zituen, Ezquerroren jaurtiketa bat eta Masouden beste jaurtiketa bat korner bat atera ondoren.
Bigarren zatian Osasuna partidua irabaztera atera zen eta Ezquerrok edota Portillok pare bat aukera garbi izan zituzten. Osasunaren erasoen artean, korner batean Iraolaren burukada bat egon zen gutxigatik kanpora joan zena. Baina azkenik, 81. minutuan Pandianik 1-0ekoa lortu zuen. Honek partidua erabakitzeko beste aukera garbi bat izan zuen, baina ez zuen aprobetzatu. Azkenik, 93. minutuan, Llorentek, 1-1ekoa lortu zuen eta kanporaketa San Mamesen erabakiko da.

lunes, 5 de enero de 2009

BERRIAK

Aste honetan Athleticek bi partidu izango ditu, lehena ostegun honetan Reyno de Navarra futbol zelaian Osasunaren aurka kopako partidua eta bigarrena Vicente Calderonen, Atletico Madrilen aurka ligako partidua. Asteburuko partidurako ondorengo bajak egongo dira, Atleticoren aldetik, momentuz, Assuncao, Heitinga eta Pereak ezin izango dute jokatu eta Athleticen aldetik, Balenziaga, Orbaiz seguruenik eta lesionaturik zeuden jokalariak.
Bestalde, Espanyolen aurka jokatutako azken partidu honetan Gaizka Toqueroren debuta ikusi genuen San Mamesen. Gol bat egiteko aukera ere izan zuen eta Athleticen gola Iraolak lortu zuen arren, Toquerok pasatu zion baloia.

ATHLETIC 1-1 ESPANYOL

Atzo Athleticek puntu on bat lortu zuen San Mamesen Espanyolen aurka jokaturiko partiduan. Partiduaren lehen gola Espanyolek egin arren, talde bilbotarrak berdintzea lortu zuen. Lehen zatia hasi bezain laster Athletic partidua irabaztera irten zen eta Javi Martinezek 1-0ekoa egiteko aukera garbia izan zuen, baloia langara bota baitzuen. Athleticek erasotzeko arazoak izan zituen momentuan, Espanyolek 0-1ekoa lortu zuen corner batean, gola Moisesek lortu zuen buruz.
Bigarren zatian Caparrosek Toquero jarri zuen eta honek baloia Iraolari buruz pasa zion ondoren, Usurbildarrak txilena batez, 1-1ekoa lortu zuen. Berdinketarekin San Mamesek garaipena nahi zuen, baina zoritxarrez bigarren gola ez zen heldu eta bi taldeak puntu banarekin etxera.

viernes, 2 de enero de 2009

ATHLETICEN GAURKOTASUNA

Lehenik eta behin Athleticek igandean jokatuko duen partiduari buruz hitz egingo dugu. Partidu honetarako, Yeste duda da, gaixorik dagoelako. Bestalde, berri onak ere heldu zaizkigu, izan ere, Iraola taldearekin entrenatzen da berriz eta Gurpegi ere bai.
Bestalde, neguko mugimenduari buruz, Toquero Bilbora heldu da. Bestalde, Iñigo Velez aurrelariaren etorkizuna ere kolokan da. Lehenago aipatu genizuenez, jokalariak lehen mailan jokatzen jarraitu nahi du, baina badirudi azkenik aurrelaria Alavesera joan litekeela jokatzera.

lunes, 29 de diciembre de 2008

ALBISTEAK

Asteko Athleticen hurrengo partiduari buruz hitz egiten hasiko naiz. Izan ere, Athleticek Espanyolen aurka jokatuko duen partiduaren ordutegia badakizue, baina partidu hau badakigu era berean La Sexta telebista kateak emitituko duela. Partidu honetarako aipatu genizuen De La Peña eta Tamudo jokalariak duda direla, eta era berean Athleticeko Iraola, Murillo eta David Lopez ere duda dira partidu horretarako. Beraz probableena da Etxeitak jokatzea Iraola eta Murilloren lekuan eta Susaetak David Lopezen lekuan.