jueves, 30 de octubre de 2008

errege kopa ATHLETIC 2-0 RECREATIVO

atzo gauean Athletic-ek bi eta hutz irabazi zion Recreativori. giro hotza zegoen San Mamesen atzo gauean, baina taldearen lehen golarekin denak gora etorri ziren. Lehen gola Ion Velezek sartu zuen Iraolaren pase baten ondoren. Gol honekin Athletic gora etorri zen eta jokaldi ederrak egin zituen. Atzoko partidan eskuin egalak ikaragarri funtzionatu zuen, Iraola eta Susaetaren jokaldiekin.
Bigarren gola David Lopezek sartu zuen falta jaurtiketa batean eta bi eta hutzekoarekin heldu ginen lehen zatiaren bukaerara.
Bigarren zatia ez zen hain ona izan, Koikilik izan zuen aukerarik garbiena baina ez zuen sartu. Esan beharra dago ere Recreativok bigarren zati osoa hamarrekin jokatu zuela Ersen Martin aurrelaria kanporatu zutelako.
Recrek azken 15 minutuetan eduki zituen aukerak baina ez zituen gauzatu, beraz bukaeran 2-0 eta bueltako partiduaren zain.

No hay comentarios: