
Batzarkideek Macuak 2008/09 denboraldirako proposaturiko aurrekontuak arbuiatu dituzte. 600 batzarkideetatik, 325 ezetz bozkatu zuten aurrekontu berriari, 259ek aprobatu zuten, 9 boto zuria eman zuten eta 7 nuloak izan ziren.
Modu honetan, Macuak 57.715.000 €-ko proposaturiko aurrekontua eta %5,86 kuoten igoera ez dira aurrera joango. Batzarkideek Macuari aurrekontuak aprobatzen ez dioten bigarren urtea da, iaz ez baitzituzten aprobatu.
Batzarrean ontzat eman zuten gauza bakarra, 2007/08-ko balantzea izan zen. Iaz, 33.396 euroko superabita egon zen eta 324 botoekin aprobatu zuten balantze positiboa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario