jueves, 30 de octubre de 2008

athletic - villarreal

Asteburu honetan ligako bederatzigarren jardunaldia jokatuko da espainiako ligan. Gure taldeak Villarrealen aurka jokatuko du eta badakigu ordua.
Athletic-Villarreal partidua San Mamesen jokatuko da larunbat honetan gaueko zortzietan. Badakigu ere partidu hau La Sexta telebista kateak emitituko duela.

errege kopa ATHLETIC 2-0 RECREATIVO

atzo gauean Athletic-ek bi eta hutz irabazi zion Recreativori. giro hotza zegoen San Mamesen atzo gauean, baina taldearen lehen golarekin denak gora etorri ziren. Lehen gola Ion Velezek sartu zuen Iraolaren pase baten ondoren. Gol honekin Athletic gora etorri zen eta jokaldi ederrak egin zituen. Atzoko partidan eskuin egalak ikaragarri funtzionatu zuen, Iraola eta Susaetaren jokaldiekin.
Bigarren gola David Lopezek sartu zuen falta jaurtiketa batean eta bi eta hutzekoarekin heldu ginen lehen zatiaren bukaerara.
Bigarren zatia ez zen hain ona izan, Koikilik izan zuen aukerarik garbiena baina ez zuen sartu. Esan beharra dago ere Recreativok bigarren zati osoa hamarrekin jokatu zuela Ersen Martin aurrelaria kanporatu zutelako.
Recrek azken 15 minutuetan eduki zituen aukerak baina ez zituen gauzatu, beraz bukaeran 2-0 eta bueltako partiduaren zain.

lunes, 27 de octubre de 2008

real madril 3-2 athletic

atzo gauean, athletic-ek 3-2 galdu zuen santiago bernabeu futbol zelaian. real madrilek 12. minutuan sartu zuen bat eta utzekoa, sneijder-ek. bigarren gola higuainek egin zuen jokaldi on bat ondoren, van der vaart-ek orpoz eman baitzion pasea. momentu horretan athletic erasora joan zen eta joseba etxeberriak bi eta batekoa eskuratu zuen. lehen zatia bukatzear zegoenean, epaileak penalty adierazi zuen athletic-en alde eta iraolak berdinketa jarri zuen markagailuan.
bigarren zatian athletic-ek ez zuen askorik egin, eta real madrilek bi zutoin eman ondoren, higuainek 3-2-koa jarri zuen markagailuan. azkenik partida bukatzear zegoela epaileak amorebieta kaleratu zuen eta llorente baloi bat zutoinera bidali zuen

miércoles, 22 de octubre de 2008

zenbait berri

Lehen argitaratutako entrada baten esan bezala Athletic-ek igandean jokatuko du Santiago Bernabeun. Partida hau canal+ ek emitituko du eta Athletic-entzat berri on bat dugu: Van Nisterooy ez da partida horretan egongo, Atleticoren aurkako partidan txartel gorria ikusi zuelako. Partiduaren hamaikakoak igandean emango ditugu.
Bestalde datorren astean errege kopa jokatzen hasiko da Athletic, Recreativoren aurka jokatuko du ostegunean San Mamesen joaneko partidua.

martes, 21 de octubre de 2008

Athletic 0 - 1 Bartzelona

Pasada den astean, igandean, San Mamesen Athletic eta Bartzelonaren artean jokatutako partidan, 0-1 amaitu zen kataluniarrentzat, Eto'o-ren gol bakar batekin Henry-ren jokaldi ezinbesteko bat eta gero.
Partidua, oro har, nahiko berdindua egon zen partida guztiaren zehar, emaitzarik bidezkoena, berdinketa zen, baina Athletic-ek ez zuen gol batere ez sartu, urteko gaitz larriena hau da, eta Bartzelonak Eto'o-ren bidez garaipenaren gola sartu zuten 63. minutuan. Gainera, Athletic-ek bakarrik arriskua sortu zuen Valdes-en porterian falta zuzenen bidez.
Emaitza honekin, Athletic-en etorkizuna ez dago oso argi, 5 puntu 7 jardunaldietan balantze oso pobrea da, bigarren mailara eramaten duten postuetatik gertu gertu dago eta.

Athletic eta Bartzelonaren arteko partidaren momentu onenak.

domingo, 19 de octubre de 2008

athletic-bartzelona

Athletic Bartzelona partidua asteko hiru ordu falta dira bakarrik eta ordu hauetan Athletic-en hamaikakoa ondorengoa izan liteke:Iraizoz; Iraola, Aitor Ocio, Amorebieta eta Balenziaga; Gabilondo, Orbaiz, Yeste eta David Lopez; Garmendia eta Llorente.
Bestalde Bartzelonaren hamaikakoa ondorengoa izan liteke: Valdes; Dani Alves, Puyol, Marquez eta Abidal; Busquets, Keita eta Iniesta; Henry, Eto'o eta Bojan

viernes, 17 de octubre de 2008

javi martinez eta Real Madril-Athletic

Ezineskoa zirudien arren, Javi Martinez-ek igandean jokatuko du Bartzelonaren aurka. Hasieran lau aste egongo zen bajan, baina azkenean bi aste baja egon ondoren, osatu eta igandean jokatzeko moduan dago.

Bestalde, datorren asteburuan Bernabeun jokatuko den partida Real Madril eta Athletic-en artean igandean izango da gaueko 9.00etan. Canal + eskainiko duelarik

martes, 14 de octubre de 2008

ATHLETIC-BARCELONA

Pasatako asteburu honetan ligarik ez egon arren, igande honetan gure taldeak berriro jokatzen du.
Athletic-ek San Mamesen jokatuko du Bartzelonaren aurka. Badakigu partida hau igandean jokatuko dela arratsaldeko zazpietan eta badakigu era berean, La Sextak emango duela, aldaketarik egon ezean.

Partida zaila dugu, baina ez ezinezkoa Aupa Athletic!!!

sábado, 11 de octubre de 2008

Batzarkideek Macuaren aurrekontuak arbuiatzen dituzte


Batzarkideek Macuak 2008/09 denboraldirako proposaturiko aurrekontuak arbuiatu dituzte. 600 batzarkideetatik, 325 ezetz bozkatu zuten aurrekontu berriari, 259ek aprobatu zuten, 9 boto zuria eman zuten eta 7 nuloak izan ziren.
Modu honetan, Macuak 57.715.000 €-ko proposaturiko aurrekontua eta %5,86 kuoten igoera ez dira aurrera joango. Batzarkideek Macuari aurrekontuak aprobatzen ez dioten bigarren urtea da, iaz ez baitzituzten aprobatu.
Batzarrean ontzat eman zuten gauza bakarra, 2007/08-ko balantzea izan zen. Iaz, 33.396 euroko superabita egon zen eta 324 botoekin aprobatu zuten balantze positiboa.

jueves, 9 de octubre de 2008

Igandeko partida eta Javi Martinez

Hala da, pasa den igandean Athletic-ek Sevillan jokatutako partida aurten ikusi dugun txarrena izan zen dudarik gabe, Almeriaren kontrakoa baino txarragoa. Gure taldeak 4-0 galdu zuen, baina hori ez zen txarrena izan, 3 gauza txarrago egon ziren.
Lehena, Sevillak askorik egin gabe lau gol sartu zizkigun. bigarrena, Athletic-ek erasoan ez zuela ezertzo ere egin eta azkena, Javi Martinez lesionatu egin zela.
Igandeko partidua galdu ezik, Javi Martinez ere galdu dugu hilabete baterako.

Sevilla eta Athletic-ren arteko partiduaren laburpena

lunes, 6 de octubre de 2008

Agurra

Blog honetan Athletic-en bi zalek gure taldeari buruz hitz egingo dugu. Athletic-en partiduak, berriak eta bestelakoak komentatutako ditugu blog honetan. Horretaz gain, gure iritzi pertsonalak, gai ezberdinei buruz plazaratuko ditugu.