lunes, 12 de enero de 2009

ATLETICO MADRIL 2-3 ATHLETIC

Atzo arratsaldeko partidua hasi bezain laster arazoak egon ziren, izan ere, partidua beranduago hasi zen Iraizozi elur bolak botatzen ibili zirelako. Atletico Madrilek ez zuen partidu ona egin baina 15. minuturako Antonio Lopezek 1-0ekoa igoarazi zuen markagailura. Hortik aurrera Athletic ondo kokatu zen zelaian eta Koikilik gola sartu aurretik, beste aukera garbi bat izan zuen. Azkenean 1-1ekoa Koikilik lortu zuen lehen zatiko 46. minutuan.
Bigarren zatian Athleticek ondo jokatu zuen eta Llorentek Ujfalusiri lapurtutako baloi batean,1-2koa lortu zuen baloiak Dominguezi jo ondoren. 1-3koa Llorentek berak lortu zuen Gabilondoren jokaldi on baten ondoren 65. minutuan. Atleticok ez zuen ezer egin, bi falta gogor ezik, lehena Manichek egin zuen eta epaileak txartel gorria erakutsi zion eta bigarrena Aguerok, Javi Martinez zapaldu baitzuen lurrean zegoela. Azkenik, 2-3koa Forlanek lortu zuen 91. minutuan.

No hay comentarios: