lunes, 29 de diciembre de 2008

ALBISTEAK

Asteko Athleticen hurrengo partiduari buruz hitz egiten hasiko naiz. Izan ere, Athleticek Espanyolen aurka jokatuko duen partiduaren ordutegia badakizue, baina partidu hau badakigu era berean La Sexta telebista kateak emitituko duela. Partidu honetarako aipatu genizuen De La Peña eta Tamudo jokalariak duda direla, eta era berean Athleticeko Iraola, Murillo eta David Lopez ere duda dira partidu horretarako. Beraz probableena da Etxeitak jokatzea Iraola eta Murilloren lekuan eta Susaetak David Lopezen lekuan.

jueves, 25 de diciembre de 2008

NEGUKO MUGIMENDUA

Lehenago aipatu genizuen bezala, Gaizka Toquero, Eibarren utsita zebilen jokalaria, Athleticera itzuli da eta Iñigo Velez beste talde batera bidali nahi dute. Aurrelari honen mugimenduen atzetik hainbat talde dabiltza, hala nola, Eibar bera, Alaves edota Numantzia. Gure ustez jokalari hau Athleticek Eibarri hutsi beharko lioke, talde armagina aurrelari gabe hutsi dugulako. Baina arazoa zera da, Iñigok ez duela mailaz jaitsi nahi, beraz Eibarren edota Alavesen jokatzea nahiko zaila izango da. Gauzak nola dauden ikusita, Numantziara joateko bidea ez da ixten, baina Sorian ez dute fitxaketa eginda ikusten.

HURRENGO PARTIDUAK

Athleticek ligan zein kopan dituen hurrengo partiduen ordutegiak badakizkizue jadanik, baina atzo hurrengo partiduaren ordutegia esan zuten. Espanyolen aurka jokatu ondoren, kopako partiduak kontuan hartu gabe, Athleticek Vicente Calderon futbol zelaian jokatu beharko du. At.Madrid- Athletic partidu hau urtarrilaren 11an izango da, igandea, arratsaldeko 17.00etan.
Bestalde Espanyolen aurkako partiduai begira, albiste onak heldu zaizkigu. Izan ere, San Mamesen jokatuko den partidu horretarako De La Peña eta Tamudo, Espanyoleko jokalariak, duda dira, beraz ez dago ziur jokatuko duten. Era berean Athleticek ere baja pare bat izan ditzake partidu horretarako, batik bat eskuin egalean, Iraola eta Murillo lesionaturik baitaude.

lunes, 22 de diciembre de 2008

NEGUKO GELDIALDIA

Hurrengo asteburu honetan ez da Ligarik egongo eta Ligako talde guztietako jokalariek atsedena izango dute egun batzuez. Azken egun hauetan Athleticek berri bat eman du, izan ere, Gaizka Toquero aurrelaria, Eibarren utzita dagoena, errekuperatu nahi du talde bilbotarrak.
Bestalde, Iñigo Velez aurrelaria ere saltzeko asmoa erakutsi du talde bilbotarrak. Murtziatik etorritako aurrelariak ez du minutu askorik izan Caparrosen agindupean eta honen tokian lehen aipaturiko Toquero egongo dela dirudi.

BETIS 0-1 ATHLETIC

Atzo Athleticek garaipen garrantzitsua lortu zuen Ruiz de Lopera futbol zelaian. Betisek partidu txarra jokatu zuen eta Athleticek, aldiz, sorte txarra izan zuen lesioekin. Izan ere, hasierako hamaikakoan Iraola partidu guztietan egon zen atzoko partidura arte. Atzo eskuineko egala arazoz beterik izan zuen Athleticek, lehen esan bezala Iraolak ez zuen jokatzerik izan eta bere ordez Murillok jokatu zuen baina hau ere lesionatu zenean, Caparrosek Etxeita zentrala jarri zuen egalean. Arazoak ez ziren hor bukatu, beranduago David Lopez lesionatu zelako, honen ordez Susaeta sartu zen.
Partiduak ez zuen askorik eman, Betisek ez zuen ezer egin eta Korner baten ondoren, Javi Martinezek 0-1ekoa egin zuen. Betisek aukera garbi bakarra izan zuen Pavoneren oinetan, baina Iraizozek gelditu zuen. Bestalde, Athleticek partidua gol gehiagogatik irabazteko aukera izan zuen era berean. Velezek aukera ona izan zuen baina aukera obeagoa izan zuten Javi Martinez eta Etxeitaren artean, atezaina lurrean zegoen arren ezin izan zutelako baloia sareetara bidali.
Azkenean 0-1 eta Athletic jaitsiera postuetatik 6 puntura gelditu da.

sábado, 20 de diciembre de 2008

ATHLETICEN PARTIDUEN ORDUTEGIAK

Aste honetan Athleticen Liga eta Kopako hurrengo konpromezuen ordutegia jakin dugu. Asteburu honetan Betisen aurka igandean 21.00etan izango da badakizuenez.
Oporretatik bueltan, Athleticek kopako partidua izango du Osasunaren aurka. Partidu hau, urtarrilaren 8an izango da, ostegunean gaueko 21.00etan. Aste horretako asteburuan Athleticek Espanyolen aurka jokatuko du San Mamesen igandean, arratsaldeko 17.00etan.
Azkenik, kopan Osasunaren aurkako partidua, bueltari dagokiona, San Mamesen ostegunean izango da, 15ean, gaueko 21.00etan.

miércoles, 17 de diciembre de 2008

ALBILSTEAK

Esan behar dugun lehen gauza atzo Athleticeko sozio konpromisarioek egin zuten batzarra. Bertan taldearen estatutuak eta aurrekontua aprobatu zioten soizoek Fernando Garcia Macua Athleticeko presidenteari.
Bestalde, Gurpegi gaur berriro entrenatu da sudurreko ebakuntza egin ziotenetik, baina gimnasion entrenatu da sudurrean kolperik har ez dezan.
Azkenik, igandeko partiduari begira, albiste onak jaso genituen pasa den igandean. Izan ere, Betisek Calderonen jokaturiko partiduan Mehmet Aureliok eta Emanak bosgarren txartel horia ikusi zuten, beraz ezin izango dute Athleticen aurka jokatu.

lunes, 15 de diciembre de 2008

INFORMAZIOA

Atzoko partiduan Gurpegi eta Pitxu Cuellarren arteko kolpe ikaragarria ikusi genuen. Athleticeko jokalaria sudurretik operatu dute eta ez dakigu zihur zenbat denbora egon daitekeen bajan.
Badakiguna zera da, Sportingeko atezaina hiru edo lau hilabetez egongo dela jokatu gabe.
Hurrengo partiduan Sevillan jokatu behar du talde bilbotarrak jadanik badakizuenez. Partidu horretarako Joaquin Caparrosek Pablo Orbaiz berreskuratuko du, beraz partidu horretan erdilari lanetan Orbaiz, ziurrenik, Javi Martinezekin batera egongo da jokatzen. Oraindik ez dakigu egaletatik nork jokatuko duen, ezta ziurrenik Llorenterekin batera nork joka dezakeen.

ATHLETIC 3-0 SPORTING

Atzo arratsaldean Athleticek partidu lasaia izan zuen Sportingen aurka, izan ere, bilbotarrek 3-0 irabazi zuten. Partidua hasi bezain laster epaileak Llorenteri egindako penalty-a adierazi zuen, hau Llorentek berak bota zuen eta bostgarren minuturako 1-0ekoa lortu zuten bilbotarrek. Sporingek erasora joateko nahiak erakutzi zituen baina ez zuen aukera garbirik lortu eta 22. minutuan Iraolak 2-0ekoa lortu zuen, Ion Velezek buruz emandako pase baten bitartez. Lehen zatia bukatu baino lehen, David Lopezek 3-0ekoa lortu zuen baloia sareetara bidali ondoren. Gol hau ederra izan zen, Yestek pase bikaina eman baitzion Davidi.
Bigarren zatian Athletic laugarrena bilatzera irten zen baina gol hau ez zen heldu. Bigarren zati honetan ez zen askorik gertatu, aipagarriena Gurpegi eta Cuellarren arteko kolpea izan zen. Gurpegik sudurra hautsita baitu.
Azkenean hiru puntuak Bilbon eta urteko azken partiduan pentsatzen.

jueves, 11 de diciembre de 2008

ALBISTE BERRIAK

2 partidu bakarrik falta dira Espainiako liga gabonetako atsedenaldira heltzeko. Esan genuen bezala, Athleticek bi partidu bakarrik jokatu behar ditu, Sportingen aurka San Mamesen eta Betisen aurka Sevillan. Lehen partiduaren ordutegia eta plataforma badakizkigu, igandean, arratsaldeko 17.00etan eta partidua Gol Tv-ren bitartez ikus daiteke. Bigarrena, Betisen aurka, igandean, gaueko 21.00etan izango da, Canal+en bitartez.
Datorren iganderako partiduari begira, Orbaizek ezin izango du jokatu Santanderren txartel gorria ikusi zuelako. Era berean, Balenziaga eta Ocio duda dira. Hauen tokian Koikili eta Etxeitak jokatu dezakete, Orbaizen lekua Yestek hartu dezakeelarik.
Gaur ere jakin dugu Athletic-Levante partidua, 2006/2007. Ligari zegokiona, astertzen hasiko direla, fraude posible baten aurrean.
Albiste hau pasa den astetik genekien, baina gaur jakinarazi da partidaren datuak fiskalari bidali dizkiotela.

martes, 9 de diciembre de 2008

albiste berriak

Athleticen hurrengo partiduari buruz hitz egingo dugu orain. Izan ere Athleticek datorren igandean arratsaldeko 17.00etan Sportingen aurka jokatuko du San Mamesen. Partidua oraindik ez dakigu non emango duten, Gol Tv, PPV edota la Sextan.
Bestalde datorren astebururako partiduari begira, Pablo Orbaizek ezin izango du jokatu, Santanderren txartel gorria ikusi baitzuen eta hurrengo partiduan ezin izango du jokatu.
Urtea bukatu aurretik, Athleticek Sportingen aurka jokatu ezik, abenduaren 21ean Sevillan jokatuko du Ruiz de Lopera futbol zelaian, Betis Athletic partidu hau igandean izango da, gaueko 21.00etan eta Canal +ek emango du partidua.

RACING 1-1 ATHLETIC

Pasa den igandean Athleticek puntu bat lortu zuen Santanderren, hasiera batean puntu ona dirudien arren, ez da hain ona partidua ikusita. Athleticen hamaikakoan aldaketa bat egon zen, koikili balenziagaren ordez jarri baitzuen Caparrosek. Lehen zatian ez zen askorik gertatu Athletic atzean sartu zen eta Racingek ez zituen aukera garbiak sortu.
Bigarren zatian ordea partidua zeharo aldatu zen, izan ere, bigarren zatiko laugarren minutuan Yestek Athletic aurreratu zuen markagailuan falta bat golean bihurtu ondoren. Momentu horretatik aurrera Racingek erasoari ekin zion baino ez zuen aukera garbirik egin, hala ere, Colsak falta bat areara erdiratu ondoren, Gorka Iraizoz baloia arrapatzera zioala, eskuetatik joan zitzaion eta Racingek 1-1ekoa lortu zuen.
Bazirudien puntua ontzat eman beharko zela baina Iraolak 93. minutuan falta bat atera ondoren Amorebieta Racingeko atezainaren aurrean gelditu zen bakar bakarrik, baina bi aldiz errematatu arren, huts egin zuen.

miércoles, 3 de diciembre de 2008

ERREGE KOPA

Astelehenean errege kopako final zortzirenen, laurdenen eta semi finalen sosketa egin zen. Athletic bertan zegoen eta nahiko sorte izan genuen. Izan ere, final zortzirenetan Osasuna-Athletic partidua atera zen, joaneko partidua Iruñean izango da urtarrilaren 7an. Bueltakoa berriz San Mamesen urtarrilaren 14ean. Gure taldeak kanporaketa hau pasatuko balu, final laurdenetan Sporting-Valladolid partiduko irabazlea izango dugu aurkari. Hurrengo kanporaketara sartuko bagina, hau da, semifinaletara, lau arerio posible egongo lirateke, Racing, Valencia, Deportivo edota Sevilla.

lunes, 1 de diciembre de 2008

ATHLETIC 2-0 NUMANCIA

Atzo Athletic-ek garaipen garrantzitsu bat lortu zuen Numantziaren aurka, garaipen honekin, jaitsiera postuetatik ateratzen garela ere esan beharra dago. Hasierako hamaikakoan Amorebietak ezin izan zuen jokatu lesio batengatik, bere ordez Etxeita zelairatu zuen Caparrosek. Bestalde, Orbaizen tokian Yeste zelairatu zen. Athleticek partidu lasaia izan zuen aspaldiko partez, lehen zatiko 7. minutuan Llorentek buruz egin 1-0ekoa, Yestek falta bat Susaetari azkar atera eta honek Llorenteri erdiratu ondoren heldu zen gola. Lehen zatiko ordu erdia bete zenean, Llorentek berriro ere 2-0ekoa lortu zuen area kanpoaldetik jaurtiketa gogor bat egin ondoren.
Partiduaren bigarren zatia hasi bezain laster Susaetak baloia langara bidali zuen eta Numantziako atezainak geldiketa pare bat egin behar izan zituen, baina ez batak ez besteak ez zuen aukera garbirik sortu. Partidua bukatzear zegoela, epaileak bigarren txartela atera zion Etxeitari denbora galtzeagatik, beraz hurrengo partidurako buruausteak zentrala nor izango den jakiteko.