viernes, 28 de noviembre de 2008

Hurrengo partiduak

Athleticen Ligako hurrengo partiduak ikaragarri garrantzitsuak izango dira. Izan ere, asteburu honetan San Mamesen Athleticek Numantzia izango du bizitari. Partidu hau igandean izango da, arratsaldeko 17.00, oraindik ez dakigu ze telebista kanalak emango duen partidu hau, PPV plataformak edota Gol Tv. Esan beharra dago partidu hau garrantzitsua dela, irabazi ezkero, jaitsiera postuetatik irten gaitezkelako eta galdu ezkero, salbazioa urrunago egongo dela.
Bestalde, hurrengo asteburuan, Athleticek Santanderren jokatuko du, El Sardineron. Partidu hau igandean izango da arratsaldeko 17.00etan.

DEPORTIVO 3-1 ATHLETIC

Pasa den igandean Athleticek Riazorren jokatu zuen. Partidua lehen aipatu dugun moduan, galdu egin genuen. Beste taldean Athletic-eko ex jokalari bat zegoen, Dani Aranzubia, atezaina. Athleticek partidu hasiera txarra egin zuen eta taldeko onena Iraizoz atezaina izan zen guretzat. Deporren lehen gola Ze Castrok lortu zuen falta batean. Partidua 1-0 zegoelarik epaileak Llorenteri egindako penalty bat adierazi zuen, baina Iraolak huts egin zuen, edo Aranzubiak gelditu zuen. Partidua berdintzeko aukera galduta Amorebietak Bodipori penaltya egin zion eta Verduk ez zuen aukera galdu 2-0 jarriz. Bigarren zatian Athletic partidua irabaztera atera zen eta Javi Martinezek buruz 2-1ekoa igoarazi zuen markagailura. Baina bigarren aldiz Athletic partidua berdintzeko ezgai agertu zen, izan ere, Llorentek arean errematutako baloi bat, barrura zioana, Javi Martinezi eman zion eta ez zen berdinketa igo markagailura. Partidua bukatzear zegoela, Guardadok kontraeraso batean 3-1ekoa jarri zuen.

lunes, 17 de noviembre de 2008

ALBISTE GEHIAGO

Lehenengo aurrerago aipatu dugun berria azpimarratu behar da, Ustaritzen lesioa. Hau Amorebietaren lesioari batu ezkero defentsa gutxirekin gelditzen gara, Ocio, Etxeita edota Gurpegi izan litezke zentralak hurrengo partiduetan.
Bestalde, aste honetan Espainiak jokatuko du Chileren aurka eta Espainiako entrenatzaileak Athleticeko jokalari bat deitu du partidu horretarako, Fernando Llorente aurrelaria.
Bukatzeko Athleticek hurrengo partiduaren ordutegia badugu eta Ligako hurrengo partidua, hau da, Deportivo-Athletic partidua igandean izango da, gaueko bederatzietan eta Canal+ emango du partidua.

ATHLETIC 2-0 OSASUNA

Atzo jokaturiko partiduan Athleticek hiru puntu garrantzitsu lortu zituen Osasunaren aurka. Zati bakoitza talde batentzat izan zen, lehena Athleticentzat eta bigarrena Osasunarentzat. Lehen zatian talde bilbotarrak hainbat aukera izan zituen markagailuan gol bat baino gehiago lortzeko. Hala ere, lehen zatian, Garmendiak 1-0 egin zuen Llorentek erremataturiko baloi bat hartu zuenean. Athleticek bigarrena lortu behar zuen Osasuna akabatzeko, baina ez zen horrela izan eta bigarren zatian sufritzea tokatu zen. Osasunak ez zuen aukera garbirik egin baina Iraolak Portilloren berdinketa saihestu zuen baloia kornerrera botata. Baina 88. minutuan Athleticek egindako jokaldi on baten ondoren, Llorentek 2-0 egin zuen eta hiru puntuak Bilbon gelditu ziren.
Albiste txar bat eman zen partiduan ere, Ustaritzen lesioa, hilabete baterako egongo da bajaz. Honekin batera Amorebietaren lesioari gehituz, bi zentral gabe gelditzen gara. Ocio eta Etxeita izan litezke defentsak hurrengo partidetarako

RECREATIVO 2-1 ATHLETIC

Errege kopako final hamaseirenen partidua jokatu zuen Athleticek Huelvan pasa den astean. Joaneko partiduan San Mamesen bi eta huts irabazi zuen talde bilbotarrak. Baina pasa den asteko partiduan asko sufritu zuen talde bilbotarrak, Colombino hutsik zegoen eta hala ere Athleticek ezin izan zuen partidu ona egin. Akalek, 1-0 egin zuen falta baten ondorioz eta alboko sake batetik Ersen Martinek 2-0 egin zuen partidua atsedenaldira heldu aurretik.
Bigarren zatian ez zen askorik gertatu eta Ion Velez partiduan sartu zen. Honek Recreativoko atezainak egindako huts baten ondoren penaltya atera zuen, hau jaurtitzeko erabakia LLorentek hartu zuen, 2-1ekoa lortu eta Athletic hurrengo faserako sailkatua dago.
Hurrengo faserako sorteoa abenduan egingo dela jakinarazten dizuegu.

martes, 11 de noviembre de 2008

Hurrengo partiduak

Athleticek aste honetan bi partidu jokatu behar ditu. Lehena bihar izango da Huelvan Recreativoren aurka. Partidu hau errege kopari dagokiona da eta dakigunez, partidua PPV plataformak emango du, beraz ez da dohaiko partidua izango. Bestalde, asteburu honetan Athleticek ligako partidua izango du San Mamesen Osasunaren aurka. Partidu hau dakigunez La Sexta kateak emitituko du, aldaketarik egon ezean. Partidua igandean izango da, arratsaldeko zazpietan, lehenago informatu genuen bezala.

MALLORCA 3-3 ATHLETIC

Pasa den igandean gure taldeak puntu bat ekarri zuen Palmatik, puntu hau hasiera batean ez da ontzat jo behar baina partidua nola egon zen ikusita ona da. Mallorca izan zen markagailuan aurreratu zen lehena, korner baten ondoren baloia Juradori itsuli zitzaion eta honen erdiraketa Cleber Santanak sartu zuen. Markagailu honekin, Athletic berdinketaren bila joan zen eta hau lortu baino lehenago Jurado ate azpitik atera zuen Llorenteren burukada bat. Lehen zatia bukatu aurretik, epaileak penaltya adierazi zuen athleticen alde eta Iraolak berdinketa jarri zuen.
Bigarren zatian Mallorca erasora joan zen eta Arangok 2-1 eta 3-1ekoa jarri zuen markagailuan, biak Adurizen pase baten ondoren. Gauzak horrela arazo larriak egongo ziren Bilbon, beraz Athletic erasora jo behar zuen berriro. 3-2koa Ion Velezek egin zuen Yesteren pase baten ondoren eta 90. minutuan Llorentek azkenik lortu zuen berdinketaren gola.
Esan beharra dago ere Llorenteri epaileak gol bat anulatu ziola jokoz kanpoko bategatik eta aurrelariari penalty bat egin ziotela epaileak adierazi ez zuena.
Beraz, puntu ona Bilbora!!!

jueves, 6 de noviembre de 2008

albiste berriak

Aurreko atal baten aipatu bezala, Amorebieta hilabete baterako lesionatuta dago, beraz, hasiera batean Ustaritz izango zen Ociorekin defentsa lanetan arituko zena. Baina hau ere lesionatu egin da, beraz Mallorcan jokatzeko, Casas edo Etxeita izango dira zentral bezala jokatzeko daudenak.
Bestalde beste berri bat dugu, ordutegi bat hain zuzen ere. Athletic eta Osasunaren arteko partidua azaroaren 16an jokatuko da, igandea, arratsaldeko zazpietan.
Telebistaren batek partidua emango balu jakinaraziko dugu.

miércoles, 5 de noviembre de 2008

zenbait berri

Asteko zera aipatu behar da larunbatean Villarrealen aurreko partidan, Fernando Amorebieta hilabete baterako lesionatu zela bere abduktorean. Bestalde, gure taldeari dagokionez, hurrengo partidak ondorengoak dira, asteburu honetan Mallorca-n jokatu behar dugu eta partidu hori igandean arratsaldeko bostetan izango da, oraindik ez dakigu gol tv-ek edo ppv-ek emango duen, jakiten dugunean, informatuko dugu.
Bestalde, datorren astean, Huelvan jokatu behar dugu Recreativoren aurka errege kopako final hamaseirenen itzuleko partidua. Partidu hau azaroaren 12, asteazkena izango da, gaueko bederatzietan. Lehen esan bezala ez dakigu ze telebistan ikus daitekeen partidua baina informatuko dugu.

athletic 1-4 villarreal

larunbatean San Mamesen jokatu zen partidan Athletic-ek bere bosgarren partida jarraian galdu zuen ligan, honekin, gure taldea azken aurreko gelditu da klasifikazioan. larunbateko partiduan athletic-ek lehen zatia ondo jokatu zuen, hiru puntuak Bilbon gelditzeko nahiarekin, baina hala ere, Rossik 0-1ekoa egin zuen athleticen defentsaren huts baten ondoren. Etxeberriak partida berdindu egin zuen buruz David Lopezek erdiratutako corner baten. Baina bigarren zatian lehenean egindakoa bota zuten leoiek, izan ere, 1-2koa Piresek lortu zuen, 1-3koa Cazorlak eta 1-4koa Altidorek. Azken honek 16 segundu besterik ez zituen jokatu espainiako ligan, San Mamesen sartu eta bertan gola egin.